Pentsiodunen babesa jaso dute Talleres Abasoloko grebalariek gaur Laudion

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 23a, 14:11
Gaur goizean eginiko elkarretaratzea. / LAB Aiaraldea

Pentsionisten elkarretaratzean izan dira gaur Talleres Abasolo lantegiko grebalariak. Aurreko astean ekin zioten grebari, lan-sarien ordainketa eza salatzeko. Bihar kotxe karabana egingo dute.

Urtarrilaren 16an hasi zuten greba mugagabea Talleres Abasoloko beharginek. LAB sindikatuak ohartarazi zuenez, 4 hilabete daramatzate euren lan saria jaso gabe, eta egoera blokeatuta dago uneotan. Hori dela eta, gatazka sozializatzeari ekin diote beharginek. Gaur, esaterako, pentsiodunen elkarretaratzean egon dira. Bihar, berriz, kotxe karabana egingo dute 11:30etik 12:30era. Ildo beretik, ez dute baztertu aurrera begira mobilizazioak deitzeko aukera, Aiaraldea Komunikabideak jakin duenez.

24 langile ditu Talleres Abasolo lantegiak. Laudioko Gardeako industriagunean kokatuta dago, 30 bazkide inguru ditu enpesak, eta inguruko enpresa handientzat egin dute lan; besteak beste, Tubacex edo Ferrorentzat. LABek prentsa ohar bidez salatu zuen egoera iragan astean, enpresako Administrazio Batzarrak ez baitzion erantzunik eman ez-ordainketa egoerari.

Bestalde, Ernai Aiaraldeak eskualdeko lan gatazkak salatu ditu sare sozialetan:

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Ernai Aiaraldea (@ernai_aiaraldea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide