Saydi Lubanzadio Eurovision lehiaketan parte hartzeko atarian geratu da Viccorekin

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 6a, 12:00

Saydi Lubanzadio -ezkerrean- Benidorm Festean hartutako irudi batean.

Vicco abeslearekin parte hartu zuen Saydi Lubanzadio dantzari laudioarrak Benidorm Festean eta hirugarren sailkatu zen.

Asteburu honetan lehiatu dira Benidorm Fest 2023ko finalerdiak eta finala, eta bietan egon da Saydi Lubanzadio laudioarra. Zita hori baliatzen da Espainiako Estatutik Eurovision nazioarteko musika jaialdira nor joango den ebazteko.

Lubanzadiok Vicco abeslari bartzenolarrarekin dantzatu du eta azpimarragarria izan da egindako lana:

Berez, Vicco faboritoen artean egon zen hasieratik eta azkenean, hirugarren sailkatu da, Blanca Paloma irabazlearen eta Agoney taldearen atzean.

Emaitza hori lortzeko, epaimahaiaren 59 puntu (hirugarren bozkatuena), inkesta bidezko 40 puntu (balorazio onena lortu zuen) eta telebozketako (hau da, publikoko) 30 puntu eskuratu zituen (berriro hirugarren notarik onena).

Parte hartze honekin, Lubanzadio azken urteetako abeslari ospetsuen artean kokatu da berriro, jaialdian Ana Menak edota Monica Naranjok ere izan baitzuten tartea.

Dena den, gogoratu beharra dago honakoa ez dela esperientzia berria laudioarrarentzat, Lola Indigo taldeko kidea izateaz gain, Nahty Pelusorekin ere egin baitzuen bideoklipa duela hilabete gutxi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide