Otsailaren 25ean Aitor Molero laudioarra gogoratuko dute Orbeko Etxean 21:00etatik aurrera. Psylocibe, Mundo Rata eta Blanco y en Bolsa trash metal eta punk taldeek joko dute 4 euroren truke. Hiru bandak dira Laudiokoak eta omendua ezagutzen zuten.
Berez, Molero 2020ko otsailean zendu zen Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan gertatutako lan istripuan eta ez da jasoko duen lehen omenaldia. Hain zuzen, Lezeagan bertan egin zuten bera agurtzeko ekitaldia eta Eginon eskalada bide berria sortu zuten bere izen abizenekin.
Zehazki, kirol hori dela medio zuen lotura Molerok Orbeko Etxearekin, boulderreko erabiltzailea baitzen.