Faktorian proiektatuko da Julen Zubiete zienmagile orozkoarraren Agur Artzai dokumentala, datorren otsailaren 17an, 19:30ean. Zuzendari gaztearen lehenengo lan profesionala da honakoa, eta Jose Ereño Gorbeiako artzainaren bizipenak diru ardatz; denboraren joana, garaien aldaketa eta heriotza hizpide.
Abenduaren 14an estreinatu zen Zubieteren filma Nazioarteko Mendi Film Festival jaialdi entzutetsuan. Harrera beroa jaso zuen Zubietek publikoaren aldetik, eta nazioarteko jaialdiko epaimahaiak ere aitortu zuen orozkoarraren lana. Orotara bi sari eskuratu zituen Agur Artzaik Bilboko jaialdian: Euskadiko Zinema Eskolaren sari gaztea eta EITB saria euskarazko film labur onenari.
Otsailaren 17an Faktorian
Estreinaldiaren ostean, eta bi sari esku-artean izanda, aretoz areto ari dira aurkezten filma orain. Urtarrilaren 4an Orozkoko Donibane Aretoan eskaini zuten, eta Faktoriakoa izango da filmak eskualdean egiten duen bigarren geldialdia.
Datorren ostiralean 19:00etan hasiko da proiekzioa. Sarrerak euro bateko kostua izango du, eta egunean bertan eskuratu ahalko dira. Filmaren proiekzioarekin batera, Julen Zubietek solasaldia eskainiko du, dokumentalaren nondik norakoak aletuz.