Esti Urresolaren zinemagintza ibilbideak ez du etenik. Aurreko astean Goya sarietarako hautagaia izan zen Cuerdas ikus-entzunezkoarekin, eta Berlin izango du hurrengo geltokia. "Hemendik egun batzuetara Berlinalera goaz. Ezin sinetsi oraindik. Pozik", adierazi du sare sozialetan.
Jaialdi zikloa hasi besterik ez du egin bere lehen filma luzeak: Berlinen ondotik Malagako jaialdian izango da, eta Bartzelonako Zinema Festibaleko hitzordua ere baieztatua dauka.
Eskualdeak ere izango du bere tartea filmean. Izan ere, Ermualdean edota Amurrioko igerilekuetan grabatu zituzten zenbait pasarte, iazko udan.
