Bengok Bizirik diska berria aurkeztuko du Faktorian martxoaren 4ean, lehen aldiz musika banda batez lagunduta. Nazioarteko soinu urbano eta pop doinuak maitasunez uztartzen ditu abeslariak. Aurreratu duenez, diskoan konpositore gazteak bere burua aurkitu du, pixkanaka loratu eta "Bengoren bertsio berri hobe bat" aurkitu arte.
Aiaraldea Komunikabideak kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko esteka honetan eman behar da izena. Otsailaren 24an, 12:00etan, iragarriko da irabazlearen izena.