Anoetako Belodromoan lehiatzen aritu dira Laudio Atletismo Taldeko gazteak. Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan neurtu ziren atleta laudioarrak, 15, 18 eta 20 urte azpikoen kategorian.
Denboraldiko erritmoa hartuz doazela aitortu dute klubeko kideek, eta 300 eta 1.500 metrotan podiumetik oso gertu geratu ziren. Podiumera igotzea lortu zuena Gaizka Jurado izan zen. Juradok hirugarren postua lortu zuen 16 urte azpikoen 600 metrotan.
Asteburuko ekintza gehiago
Laudioko atleten jarduna, ordea, ez da Anoetako Belodromora mugatu. Taldeko bi kide Bartzelonako Mitjan lehiatzen egon dira. Gainerako kideak Laudioko Herri Krosean aritu dira buru-belarri, bai lasterka, baita boluntario lanetan ere.