Greba egingo dute bihar Envases enpresan, "lan hitzarmena okerragoa izan ez dadin”

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 21a, 14:10

2020an ere mobilizazio zikloa egon zen Envasesen lan baldintzen harira. / Aiaraldea.eus

Gaur izan dute langile ordezkariek bilera zuzendaritzarekin, baina ez dute adostasunik lortu.

Egun osoko greba egingo dute bihar (otsailak 22) Envases enpresako langileek, lan hitzarmena dela eta.

Goizetik gauera arte luzatuko da mobilizazioa: piketea egingo dute Ugarte auzoko lantegiaren sarreran 5:00etatik 10:00etara. Eguerdian, aldiz, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 13:00etatik 14:00etara, eta 21:00etatik 23:00etara piketea osatuko dute berriz.

LABek osatzen du Envaseseko Enpresa Batzordea. Sindikatuak azaldu duenez, urtarrilean ekin zioten hitzarmen berria negoziatzeari. "Hiru bileraren ostean, enpresak proposamen bat aurkeztu zuen, zeinetan aurreko hitzarmenetik irabazitako eskubide asko kentzen eta aldatzen ziren. Ez zituen gure gutxieneko eskearak onartzen”.

Gauzak hala, Enpresa Batzordearen aburuz, negoziazioak seriotasuna galdu zuen.

Langile batzarra deitu zuten orduan, eta lanuzteei ekitea adostu zuten bertan. Orduan, zuzendaritzak jarrera aldatu zuen, LABen aburuz: “bilerak eskatzen hasi ziren, presa sartu zitzaien”.

Horrela, azken asteetan hainbat aldiz bildu dira bi aldeak. “Egon dira aurrerapausoak, baina zuzendaritzak ez ditu oraindik langileek eskatutako gutxieneko baldintzak onartu”.

Gaur goizean izan dute bilera, eta bertan ere ez dute adostasunik lortu, sindikatuak nabarmendu duenez. Horregatik erabaki dute biharko deialdia mantentzea, enpresak jarrera aldatu arte.

Lan hitzarmena eztabaidagaia izan da Envasesen azken urteetan. Langileek hainbat mobilizazio eta lanuzte egin zituzten 2020an, lan baldintzak hobetzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide