Laudioko Mugimendu Feministak etxez etxe zabaldu du oharra, saretu eta antolatzeko deia zabaltzeko. Otsailaren 26an, igande honetan, egingo dute asanblada irekia, 18:00etan Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko aretoan. Nabarmendu dutenez, indarra erakusteko garaia da: "Aurten ere kalera goaz, baina antolatuta joan behar dugu. Aldarrikatzera goaz, baina guztion ahotsak behar ditugu".
"Berriakeko emakumeek greba irabazi zutenean, Tubacexeko piketean autobusa ez pasatzea lortu genuenean, Herriko plaza gure arteko dantza eta konplizitatez bete dugun guztietan... Elkarrekin egin dugu"
Ildo beretik, azken urtean ekimen feministek izandako erantzun eta emaitza azpimarratu dituzte: "Berriakeko emakumeek greba irabazi zutenean, Tubacexeko piketean autobusa ez pasatzea lortu genuenean, amatasunez, dekolonialitateaz edo zaintzaz hitz egiteko elkartu garenean, Herriko plaza gure arteko dantza eta konplizitatez bete dugun guztietan... Elkarrekin egin dugu". Elkartasunetik saretzerako jauzia eman nahi dute, ordea. Hori dela eta, ahalegin berezia egin dute martxoaren 8ko egitaraua elkarren artean osatzeko, edota Laudioko Mugimendu Feminista anizteko.
📢ASANBLADA IREKIA!!
— Laudioko Mugimendu Feminista (@laudiokomf) February 22, 2023
🗓️OTSAILAREN 26an, 18.00tan
📍ERABILERA ANITZEKO GELAN
ZU ERE BEHAR ZAITUGU!!💪 pic.twitter.com/y1Mz5W0hE7