Larunbatean Aitor Molero izan zen protagonista Orbeko Etxean. Laudioarra 2020ko otsailean zendu zen Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan gertatutako lan istripuan.
Berez, ez da izan Molerok jasotako lehen aitortza. Esaterako, Lezeagan bertan egin zuten bera agurtzeko ekitaldia eta Eginon eskalada bide berria sortu zuten bere izen abizenekin.
Otsailaren 25ean, edonola ere, eredua bestelakoa izan zen. Eguerdian bere ingurukoak batu ziren Orbeko Etxean eta bazkari herrikoia egin zuten. Gero bere argazkiekin osatutako bideoa ikusi zuten eta, azkenik, kontzertua egon zen. Psylocibe, Mundo Rata eta Blanco y en Bolsa taldeek jo zuten.