Iragan osteguneko arrakasta izan dute berriz Envaseseko langileek gaur. 24 orduko lanuztea egiten ari dira, eta ekoizpena gelditzea lortu dute. Aurreko astean bezala, gaur ere dozenaka grebalari bildu dira goizeko bostetan lantegiko sarreran. Bi karpa jarri dituzte, eta sua ere piztu dute hodi batean, hotzari aurre egiteko. Eguerdian, aldiz, elkarretatzea egin dute toki berean, eta piketea egingo dute berriz gaueko txandan,
Oso langile gutxi sartu dira lan egitera, eta gehienak sailetako arduradunak edota zuzendaritzako kideak izan dira. Baina grebalarien erronka ez da gaur amaitu: ostegunean berriz egingo dute 24 orduko lanuztea, eta martxoaren 7 eta 9rako ere deitu dituzte greba egunak.
Iragan astean ekin zioten langileen lanuzte dinamikari, lan hitzarmena duintzea helburu:
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta LAB Aiara