Solasaldi musikatua eskainiko du Itziber musika taldeak larunbat honetan -martxoak 4- Faktorian, 12:00etan. Aiaraldea Komunikabideak antolatu du egitasmoa eta sarrera librea eta doakoa izango da. Hala ere, aukera egongo da ekitaldia Internet bidez jarraitzeko, Aiaraldea.eus atarian eta komunikabidearen Twitch eta YouTube kanaletan.
Itziar Azkaratek eta Alberto Villarek osatzen dute Itziber proiektua. Musika elektronikoa eta ikus-entzunezko piezak uztartzen dituzte, eta hainbat abesti plazaratu dituzte dagoeneko:
Egin duten ibilbidearen eta esku artean dituzten proiektuen inguruan mintzatuko dira Azkarate eta Villar larunbatean, eta aukera baliatuko dute euren kantak zuzenean jotzeko.