Autoglas-Glavista enpresako 240 langilek inguruk salatu dute konpainiak zor diela otsaileko soldata. Enplegu erregulazio espedientean egon arren, enpresak ordaindu behar die adostutako osagarria, eta pasa den hilabetean ez du diru sarrerarik egin.
Ez da Parter Capitalek utzitako zor bakarra, izan ere, elektrizitate hornitzaileari ere utzi zion ordaintzeari eta, ondorioz, lantegia argindarrik gabe dago.
Albistea funts suitzarraren eta erosle baten arteko salmenta aurreakordioaren onespenaren zain dauden bitartean heldu da.
Langileen ordezkariek aipatu dute egoera argitu arte, eurek mobilizazioen bidea ez dutela utziko eta hurrengo ostiralean Laudioko plazan protesta egingo dutela.