Dozenaka lagun bildu ziren larunbatean Bengok Faktorian eskainitako kontzertuan. Adin anitzetako pertsonak batu ziren emanaldian: haurretatik nagusietara, eta guztiek batera giro beroa sortu zuten kontzertu osoan zehar. Abeslari oiartzundarra bere bandarekin igo zen oholtza gainera, eta bere bi diskoetako kantuak aletu zituen, txalo eta animo oihu etengabeen artean.