Beste behin ere, jende andana biltzea lortu du Laudioko Mugimendu Feministak martxoaren 8an. Arratsaldeko lehen orduan ekin diote Herriko plaza girotzeari. Txokolate jana eta zapien salmenta postua jarri dituzte lehenbizi. Emakume sahararren dantza erakustaldia egon da jarraian, Etawasol elkartean eskutik, eta "dantza herrikoia" egin dute gero. Tartean, elkarretaratzea egon da udaletxe aurrean, Udalak eta herriko hainbat emakume elkartek deituta.
19:30ean ehunka lagun bildu dira plazan, mobilizazioan parte hartzeko prest. Herriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, hainbat aldarri eta oihuren artean.
Plazan egin dute amaiera ekitaldia. Bertan, mugimendu feministako kideez gain, Madres Mercedariaseko langileek ere hartu dute hitza, eta zaintza lanak kolektibizatzeko beharra jarri dute mahai gainean. Bukatzeko, Euskal Herriko Mugimendu Feministak iragarritako greba deialdiarekin egin dute bat, pankarta zabalduta eta bengalak piztuta.