ARGAZKIAK

Esti Urresolaren 'Cuerdas' filmaren horma-irudiarekin jantzi du KulturLabek Zumalakarregi etorbidea

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 10a, 14:30

KulturLab egitasmoaren barruan, Esti Urresolaren zinemagile laudioarraren Cuerdas filmaren horma-irudia jarri dute Zumalakarregi etorbidean. Aurki kultur-lokal txiki bat irekiko duela iragarri du KulturLabek.

Esti Urresola Sologuren zinemagilearen Cuerdas filmaren horma-irudiak hartu du Josu Pikaza Laudio Institutuko ikaslearen lekukoa, KulturLabek Zumalakarregi etorbidean atondutako espazioan. Laudioar sortzaileen erakusleiho izateko helburuarekin, hainbat dira azken hilabeteetan espazio horretan euren lanak aurkeztu dituzten herriko artistak. Diziplina artistiko horien artean zinema egotea "ezinbestekotzat" zuten KulturLabeko kideek.

Urresolaren lana goraipatuz

Cuerdas film laburraren horma-irudiarekin zuzendari laudioarraren ibilbidea balioan jarri nahi izan dute. Muskizen eta Laudion filmatu zuten Cuerdas, eta hainbat sari irabazi ditu: Canneseeko 61. Zinemaldiko Kritikaren Astean Rails d ‘Or sari eskuratu zuen, baita Film Labur onenaren Forque saria ere bai. Goya sarietarako hautagaia ere izan zen iragan hilabetean. Film labur onenaren saria irabazteko atarian geratu zen. 

Horma-irudiak Urresolaren film laburra du hizpide, baian KulturLabeko kideek oso presente izan dute zinemagile laudioarraren azken lana: 20.000 especies de abejas. Berlinaleko sail ofizialean estreinatu zuten duela gutxi, eta honezkero historia egin du filmak. Izan ere,  Sofia Otero pelikulako aktoreak Emakumezko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen bertan.

KulturLaben espazio berria

Zumalakarregi etorbideko "bigarren azala" horma-irudia ez da KulturLabeko kideek esku artean duten proiektu bakarra. Datozen asteetan 2023ko ekimen garrantzitsu baten berri emango duela iragarri dute. Aurreratu dutenez kultur lokal txiki eta egonkor bat irekiko dute aurki Laudioko zentroan. Azaldu dutenez espazio berri hori Kultur Etxera eramango dute gero, bertako birgaitze-lanak amaitzen direnean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide