Hartzekodunen aurrelehiaketan dagoen Autoglas-Glavista enpresako langileek mobilizazioetan murgilduta jarraitzen dute. Parter Capital funts suitzarrak enpresa saltzeko aurreakordioa sinatu zuela iragarri zuen aurreko astean. Baina, egoera behin betiko bideratu bitartean, protestekin aurrera jarraituko dute beharginek.
Parter Capital funts putreak 240 langileren etorkizuna jarri zuen kolokan, pilatutako zorraren ondorioz enpresa saltzeko asmoa iragarri zuenean. Jatorriz Guardianena zen Autoglas enpresa 2020an erosi zuen funts suitzarrak eta hainbat zor pilatu dituzte.
Argazkiak: Aitor Burgoa Martinez