Suhiltzaleen parkeko obren afera behingoz bideratu izana espero dute Laudioko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak.
Izan ere, duela lau urte lanak hasiko zirela iragarri arren, arazo teknikoak agertu ziren (lursailen kalifikazioekin, zehazki) eta prozedura nabarmen atzeratu da.
2022ko amaieran itzuli zen gaia Laudioko udal osoko bilkurara eta atzo ez-ohiko udalbatza baten bidez onartu zuten lursailak Arabako Foru Aldundiari lagatzea, EAJ, PSE-EE eta Omniaren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
Hain zuzen, erabaki hori exijitu zion Foru erakundeak Udalari lanen esleipena abiatzeko. Gogoratu beharra dago duela lau urte 3,4 milioi euroko aurrekontua aipatu zutela. Baina, inflazioaren ondorioz, ikusi beharko da zenbat balioko duten hobekuntzek azkenean.