"Ekitaldi historikoarekin" ospatuko dute 130. Dolumin Barikua

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko mar. 17a, 08:02

Iazko azoka eguna iruditan. / Aiaraldea.eus

130. edizioa izango du Dolumin Barikuak, eta egitarau oparoarekin ospatuko dute azoka eguna.

Martxoaren 31n izango da Laudioko Dolumin Barikua. Laudioko Udalak ohar bidez adierazi duenez, "behi eta zaldi-aziendako 60 bat buru bilduko ditu, 23 ardi eta ahuntz loterekin batera". Ekitaldi historikoa ere egingo dute Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuan, Aberedunak abeltzain elkartearen eskutik. Aurreikusi dutenez, 70 postu egongo dira Aldai, Alberto Acero eta Herriko plazetan. Iaz ez zen abererik egon, abeltzainek planto egin baitzuten.

Azokatik harago, ekintza ugari

Alabaina, azokaz gain, beste motatako jarduerak ere barne hartuko ditu egitarauak: idi-probak, umeentzako jolasak, kalejirak, Santa Luzia abesbatzaren kontzertua edota Herri Kirolak. Kontzertuei dagokienez, Puro Relajo eta Oxabi taldeen erromeriek hartuko dute protagonismoa iluntzean. 

Gure Aukera elkarteak, bestalde, 'Babarrun barikua' ekimena zabaldu du sareetan. Hala, herri bazkaria eskainiko dute 15 euroren truke elkartean nahi duen ororentzat.  

Egitarau osoa 

  • 9:30etik 14:30era Herriko plazan, Aldai eta Alberto Acero plazetan, euskal jaki eta artisautza-produktu eta nekazaritza-makineria erakusketak. Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuan, Dolumin Barikuko 130. Ganadu Azoka, Aberedunak Laudioko Abeltzainen Elkarteak antolatua.
  • 12:30ean Aldai plazan, Dolumin barikuko XII. Herri kirol txapelketa, Herri Kirolen Lauzaldi Elkarteak antolatua.
  • 12:00etatik 15:00etara kalejira herriko hainbat kaletan, Bidebietako trikitilarien doinuekin.
  • 17:00etatik 19:00etara umeentzako herri kirolak Aldai plazan*.
  • 19:00etan idi-probak udal-probalekuan, Herri Kirolen Lauzaldi Elkateak antolatuta.
  • 20:00etan Lamuzako Done Petri elizan, Santa Luzia abesbatzaren kontzetua.
  • 20:00etatik 21:00etara Kalejira herrian gora eta behera, Ekin Joleak taldearen laguntzaz.
  • 20:00etatik 21:30era Alberto Acero plazan, Puro Relajo taldearen emanaldia.
  • 23:00etan Alberto Acero plazan, erromeria Oxabi taldearen eskutik.
  • Apirilaren 1ean  21:00etan idi-probak udal-probalekuan, Herri Kirolen Lauzaldi Elkateak antolatua.
  • Apirilaren 3an, 21:00etan idi-probak udal-probalekuan, Herri Kirolen Lauzaldi Elkateak antolatua.
  • *Oharra: Euria egitekotan, haurrentzako herri-kirolak Laudio BHIko patio estalira eramango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide