Hala ere, jende ugari atera da kalera, 60 postu jarri baitituzte ekoizleek eta artisauek eta hiru plaza hartu dituzte horretarako: Aldai plaza, Herriko plaza eta Alberto Acero plaza. Horrez gain, zenbait jarduera antolatu ditu udalak, herri kirolak, esaterako. Goizeko ordu txikietara arte luzatuko da eguna, Akerbeltz taldearen erromeriarekin.
Hemen ikusi daiteke arratsalderako zein astebururako antolatutako ekintza guztien egitaraua.
Argazkiak: Antonio Muñoz eta Txabi Alvarado