Martxoaren 18an ez-ohiko batzarra egin zuen San Roke Kofradiak. Izan ere, Jose Luis Navarro maiordomoak azken hamarkadan izandako ardurak utzi ditu eta bere ordezkoa topatu behar dute.
Hori gertatu bitartean, batzordea sortu dute elkarteko ekimenak eta eguneroko betebeharrak kudeatzeko. Jose Luis Navarrok berak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari batzorde horretan aurreko zuzendaritzako pertsonak zein kide berriak elkartu direla: "Gure asmoa da bermatzea ardura aldaketa egokia egiten dela, eta informazioa ez dela galtzen bidean. Edonola ere, oraindik boluntarioa falta da maiordomoaren eginkizunak betetzeko".
Behin hori lortuta, Jose Luis Navarrok eta berarekin aritutako kofradeek utziko diote elkartearen gidaritza eramateari. Gogoratu beharra dago zuzendaritza horretan parte hartzen duten batzuek ahalbidetu zutela emakumeen parte hartzea abuztuko bazkarian.