Atzeratu egin da gaur Faktorian Willis Drummond taldeak eskainiko zuen kontzertua, osasun arazoengatik. Emanaldia ekainaren 9an izango da azkenean. Orduan ere, Azkenak Itxi Dezala DJ talde laudioarra arduratuko da gero gaua girotzeaz.
Sarrerak salgai daude Faktoria.eus atarian. Jada sarrera erosia dutenek ez dute inolako tramiterik egin beharko ekainaren 9ko zitara joateko. Sarrera itzuli nahi dutenek, ordea, faktoria@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 946568554 telefonora deitu behar dute.
Aiaraldea Komunikabideak elkarrizketa egin zion Jurgi Ekiza abeslari eta gitarjoleari aste hasieran, oraindik kontzertua bertan behera geratu ez zenean: