Ostiralean egin zuen SOS Aretako Eskolak lehenbiziko mobilizazioa, Hezkuntza Sailak 2 urteko gelaren itxiera iragarri baitu. Aretako Eskolako hezkuntza komunitateak sare sozialetan zabaldu du esker mezua: "Atzoko ajea igaro eta gero, eskerrak ematea dagokigu. Eskerrik asko Lamuza, Latiorro, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeetatik gurekin bat egin zutenei. Eskerrik asko Laudio gurekin enparatzan bete zutenei. Eskerrik asko ARETA behin eta berriro herria garela, sentimendua garela erakusten duzuelako".
Atxikimendu kanpaina
- Elei lurrindegia
- Rivera farmazia
- Blanco taberna
- Gorka taberna
- Eroskiko kafetegia
- Matxintxu Haurreskola
- Leize taberna
- Solaun farmazia
- Zuhaitza liburu-denda
- Gatxeto estankoa
- Laudio EPA Ikastetxea
- Resa etxea
- Laudio BHI
- Lauri taberna
- La Vitoriana okindegia
- Ayala bideokluba
