Martxoaren 25ean jokatu zen Arabako Kuadrilla arteko bertsolari txapelketako finala Laudion. Egun osoko egitaraua prestatu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. Goizean bertso-poteoa egin zuten herrigunean barrena, eta ekimenean parte hartu duten bertsolari gazteek zein beteranoek kantatu zuten. 14:00etan, aldiz, bazkaria burutu zuten Laudio BHI institutuan, eta Intxixu taldearen kontzertua egon zen ondoren.
"Laudio BHI institutuan burutu genuen finala. Gaztez eta hasiberriz betetako 3 taldek hartu zuten parte, eta 120 lagun inguru elkartu ginen"
'Katuko muñoak' taldeak irabazi du 2023ko txapelketa, 'Izena pentsau bida' eta 'Errexala' talde finalistak garaituta. Uxue Diaz de Cerio Arabako Bertsozale Elkarteko kidearen hitzetan, "fenomeno" joan da ekimena. "Laudio BHI institutuan burutu genuen finala. Gaztez eta hasiberriz betetako 3 taldek hartu zuten parte, eta 120 lagun inguru elkartu ginen".
Ekimenari buruzko informazio guztia Bertsozale.eus webgunean topa daiteke.