AURKEZPEN EKITALDIA

Laudioko EH Bilduk 2023-2027 lege-agintaldirako hautagai zerrenda osoa aurkeztu du

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 30a, 19:25

Hautagaien aurkezpena eta luntxa antolatu ditu Laudioko EH Bilduk Kasinoan, herritarrek euren gobernu proposamena ezagutu dezaten. Ainize Gastaka, Nagore Gomara, Esti Gorostiaga, Aitor Fernandez de Pinedo, Unai Tejada, Sonia Respaldiza, Iñigo Martinez de Cerrillo, Ludi Temiño, Aimar Sanjurjo eta Ainhoa Garayo Segurola dira zerrendako lehenengo hamar izenak.

Otsailaren 18an aurkeztu zuen Laudioko EH Bilduk bere alkategaia: Ainize Gastaka. Gaur, ordea, koalizio abertzalearen zerrenda osatuko duten gainontzeko kideak jakinarazi dituzte. 18:30ean izan da ekitaldia Kasinoan, eta bertan izan dira zerrendan joango diren herritar guztiak.

  1. Ainize Gastaka Solaun
  2. Nagore Gomara Picaza
  3. Esti Gorostiaga Uriarte
  4. Aitor Fernandez de Pinedo
  5. Unai Tejada Cosano
  6. Sonia Respaldiza Bombin
  7. Iñigo Martinez de Cerrillo
  8. Ludi Temiño Calleja
  9. Aimar Sanjurjo Temprano
  10. Ainhoa Garayo Segurola
  11. Asier Amondo Gorostizaga
  12. Ekiñe Lopez Olabarria
  13. Ibon Saratxaga Couceiro
  14. Maria Santxez Madoz
  15. Basilio Garcia Mayo
  16. Mari Sol Respaldiza Beraza
  17. Txatxo Solién Del Rio
  18. Arantza Temprano Ruiz
  19. Aitziber Duarte Garcia-Escudero
  20. Peli Ortiz de Zarate
  21. Agurtzane Iriondo Goti
  22. Kepa Barañano Aldekoa
  23. Coria Ali Musa Abdelfatah
  24. Aitor Burgoa Martinez
  25. Santi Hernando Saez

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide