Liburua aurkeztuko du 'Cosecha del 48' elkarteak hurrengo astean

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 12a, 07:15

Floro Urquijoren omenaldia./ Aiaraldea

Talderen 25. urteurrenaren testuinguruan izango da aurkezpena. Liburuak 140 orrialde izango ditu eta eduki grafiko ugari. Doan banatuko dute.

Hurrengo astelehenean, apirilaren 17an, eguerdiko 12:00etan Kultura Etxeko Arraño Aretoak hartuko du Cosecha del 48 elkartearen liburuan aurkezpena. Ekitaldi irekia izango da eta egindako 25 urteko ibilbidea jasoko du testuak.

Lana doan banatuko da. 250 ale argitaratu dituzte eta egunean bertan banatuko dituzte. Kopia guztiak agortuz gero, modu digitalean zabaltzeari ekingo diote.

Laudioko Udalaren eta Vital Fundazioko laguntzarekin, 'Cosecha del 48. 25 años' liburuak 140 orrialde ditu eta herriko alkatearen eta Vital Fundazioko presidentearen aurkezpenak ez ezik, elkartearen idazkariaren edota Juan Carlos Navarroren testuak ere biltzen ditu, baita 1948ko herriko jaien pregoia eta egitaraua.

Navarrok Laudioko egoerari buruz idatzi du, 1948. urteari dagokionez, hain zuzen.

Gainerako edukiek -bai argazkiek, zein margolanek zein testuek- elkartearen jardueraren berri ematen dute. Hau da, alde batetik aipatzen dituzte omendutako kultura eragile guztiak (Antonio Laguna, Floro Urquijo, Juan Jose Salazar, Maria Angeles Arbaizagoitia...).

Bestetik, taldeak egindako kultura bidaiak, ardo dastatzeak, gastronomia topaketak eta Berakatz Zopako Kofradiaren bizipenak laburbiltzen ditu.

Aipatzekoa da irudi ugarirekin osatu dutela testua eta, adibidez, azala Antonio Aldama margolari laudioarraren lana da.

Apirilaren 22an jaia

Azpimarratu beharra dago aurkezpena badagoela Cosecha del 48 elkarteko 25. urteurrenaren ospakizunen barruan eta apirilaren 22an izango dutela jai nagusia. 48 euro balioko du bazkarian eta jai osoan parte hartzea eta dsarrera Laboral Kutxako ES35 303500 4523045 11 69796 zenbakiko kontuan egin behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide