EGITARAU OSOA

Maiatzaren 3tik 13ra luzatuko dira Gardeako Santa Krutzeko jaiak

Erredakzioa 2023ko api. 25a, 16:44

Udalerriko jai-egutegian lehenak dira Gardeako Santa Krutzekoak. Argazkian, iazko euskal dantza erakustaldia. / Aiaraldea.eus

Jaiak maiatzaren 3an, asteazkenean, abiatuko dira mezarekin, baina jarduera gehienak asteburu horretan eta hurrengoan pilatuko dira. Auzoko jai-eragileek eta elkarteek askotariko jarduerak antolatu dituzte Udalarekin elkarlanean.

Kirol jarduerak, jarduera kulturalak, haurrentzako jolasak, musika, dantzaldiak, jana eta edana ez dira faltako maiatzaren 3tik 13ra bitartean Gardeako Santa Krutzen. Egitarau zabala antolatu dute auzoko jai-eragileek eta elkarteek, Udalarekin batera.

Hemen ikusi daiteke iazko jaien laburpen bideoa:

2023KO EGITARAUA

Maiatzak 3, asteazkena:

  • 13:00etan meza. Andere abesbatzak parte hartuko du. Ondoren, askaria gizarte zentroan.

Maiatzak 5, ostirala:

  • 15:30etan II. Gardeako Jaiak padel txapelketaren hasiera. Antolatzailea: Laudio Padel Club.
  • 16:00etan gizarte zentroan 'Argazkigintzarako lehen urratsak' hitzaldia Jesus Lopezen eskutik. Antolatzailea: Javier Jaén.
  • 18:00etan bolatokian, bolatokiko Santa Cruz Sari Nagusia, senior eta feminas kategorietan. Antolatzailea: Club Bolatoki Ruperto Urquijo.
  • 18:00etan argazki maratoiaren hasiera. Maiatzaren 5etik 7ra bitartean Gardean egingo diren argazkiei buruzko argazki-lehiaketa. Antolatzailea: Javier Jaén.
  • 18:00etan txupinazoa eta animazioa, La familia inventada-ren eskutik (ibilbide antzeztua eskola zaharren, elizaren eta sozialaren inguruan).
  • 20:00etan Gardeako plazan parrillada herrikoia eta Bi Hotsak abesbatzaren emanaldia. Antolatzailea: SCRG Rakatapla.
  • 20:30etan DJ Masa Gizarte Zentroan, Baisala taldearen laguntzarekin.

Maiatzak 6, larunbata:

  • 10:00etan Gardeako bolatokian, bolatokiko Santa Cruz Sari Nagusia, gazteen kategorian 10:30etik 10:30era eta 11:00etatik 13:00etara, senior eta feminas kategorietako tiraden jarraipena. Antolatzailea: Club Bolatoki Ruperto Urquijo.
  • 11:00etan Gardeako plazan, zurezko jolasak, puzgarriak eta haurrentzako tailerrak 13:00ak arte.
  • 11:30etan Arlotes abesbatzaren kalejira, Gardeako plazan bukatuko dena.
  • 12:00etan 'Ezagutu tenisa' interesdun guztientzat 14:00ak arte. Antolatzailea: Laudio Tenis Club.
  • 12:30etan kalejira, San Roke musika taldearen eskutik, bide zaharretan hasi eta Gardeako plazan amaituko dena.
  • 16:30etan Gardeako plazan eta inguruetan buruhandiak Galtzagorri taldearekin.
  • 16:30etan Ganbegi-RGCde Covadonga 1. mailako liga-partida.
  • 17:30etan txokolatada herrikoia Gizarte Zentroan.
  • 18:00etan Gardea plazan animazioa, Xaibor-ekin.
  • 20:00etan Gardeako plazan, Ganso & Cia taldearen emanaldia, Babo royal lana aurkeztuta.
  • 22:30etan gizarte zentroan Belle blu musika taldearen jarduna, baisala taldearen laguntzarekin.
  • 24:00etan pausuak eta koreografietarako hasteko ikastaro arina, Baisala taldearen eskutik, 00:45era arte. Amaitu ondoren, dantzagarriekin jarraituko da 1:30ak arte.

Maiatzak 7, igandea:

  • 10:00etan GardeaKO plazan hasita Lankaietako Lagunak taldearen kalejira.
  • 10:00etan 'Mamiz' hockey ligako partiden hasiera. Partidak 15:00ak arte jokatuko dira.
  • 11:00etan meza, Santa Luzia abesbatzaren parte hartzearekin.
  • 11:45etan Gardeako plazan, euskal dantzak, Kilkerrak dantza taldearekin.
  • 12:00etan 'Gardeako jaiak' padel II. Txapelketako 2. kategoriaren finala. Antolatzailea: Laudio Padel Club.
  • 12:45ean Gardeako plazan Santa Luzia abesbatzaren emanaldia (euria eginez gero, kontzertua Gardeako elizan egingo litzateke).
  • 15:00etan 'Gardeako jaiak' padel II. Txapelketako 3. kategoriaren finala. Antolatzailea: Laudio Padel Club.
  • 18:00etan. 'Gardeako jaiak' padel II. Txapelketako 1. kategoriaren finala. Antolatzailea: Laudio Padel Club.
  • 18:00etan Gardeako plazan San Roque musika elkartearen emanaldia.

Maiatzak 13, igandea:

  • 13:30etan argazki-maratoiaren sari-banaketa gizarte-etxean. Antolatzailea: Javier Jaén.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide