Sahararen aldeko euskal karabana maiatzaren 13an abiatuko da Laudiotik hirugarren aldiz

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 5a, 20:00

2014ko karabana./ Aiaraldea.eus

10:00etan aterako dira kamioiak San Roke Nagusien Egoitzatik eta Tindufera eramango dituzte elikagaiak.

Sahararen aldeko euskal karabana maiatzaren 13an, larunbatean, abiatuko da Laudiotik. Otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan Piztu itxaropena kanpainaren barruan bildutako elikagaiak Tindufeko errefuxiatue-kanpaleku sahararretara eramango dituzte kamioiek. Horretarako Alacantera joko dute eta handik itsasontziz Algeriara joango dira.

Berez, egitasmoa 10:00etan hasiko da eta jakiak ekainean eta uztailean banatuko dituzte errefuxiatuen artean. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lagunek antolatzen dituzte bilketa eta Laudiotik abiatzen den bidaia.

Gogoratu beharra dago urte luzez Marokoren eta Polisario Frontearen artean egondako su etena urratu zuela iaz armada marokiarrak eta bortizkeria Saharara itzuli dela. Ondorioz, kanpalekuen egoerak okerrera egin du.

Hirugarren aldiz Laudiotik

Aurtengo edizioarekin hiru aldiz abiatu da karaban Laudiotik. Lehena 2014an izan zen eta Aiaraldean 4.900 elikagai-kiloko ekarpena egin zuten.

2019an, ordea, 250 tona elikagai bildu zituzten EAE osoan eta horietatik 3.750 Aiaraldean jaso zituzten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide