Zubiko Malekoia egitasmoak zenbait taberna eta jatetxe batzen ditu Laudioko Zubiko Kurajo kalean eta berriki kulturarako gunea inauguratu dute. Ostalari batek azaldu duenez, "Zubiko Malekoiak hiru ardatz ditu; gastronomia, musika era kultura. Gastronomiari dagokionez, laster jatetxe berria irekiko dute. Musikaren esparruan, ordea, udan hainbat kontzertu antolatzen ditugu, baina kulturaren arloa garatzeke genuen".
Hori konpontzeko, Malekoian espazio kulturala prestatu dute: "Kultura gunea sortu dugu kalean. Kulturkomeko jarduera izan da erreferentea guretzat, eta Keska Tabernako horma baliatu dugu horretarako. Auzokideek ere eskatzen zuten inguru hori atontzeko, pintadaz gainezka baitzegoen".
Dena den, egitasmoaren bultzatzaileek aitortzen dute euren asmoa apala dela: "Ez dugu Kulturkomek duen maiztasuna lortuko murala aldatzeko orduan, ez dugu laguntzarik jasotzen, baina nahi dugu toki horretan argazkiak, olerkiak edota pintura izatea protagonista".
Udalak poesiari lotutako egitaraua osatzea aurreikusi duela profitatuta, Malekoian ere poesiarekin harremena duen murala jarri nahi dute maiatzean: "Hala ere, oraindik ari gara artistekin harremanetan eta espero dugu bi astetan lehenengo arte lana erakustea".
'Malekoia Jaia'
Horrez gain, baimena eskatu diote Udalari maiatzaren 27an jaia antolatzeko. Paella txapelketa, bingoa eta DJ Rubaren emanaldia egin nahi dituzte, hain zuzen.