Eguzki talde ekologistak gogor kritikatu du nola egiten ari diren Nerbioi ibaiko lanak

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 9a, 12:00
Obren irudi bat. / Eguzki

Erakunde ekologistak adierazi du ados dagoela obren helburuarekin, baina gogor salatu du ibaia kutsatzen ari direla.

Eguzki talde ekologistak oharra plazaratu du salatzeko nola egikaritzen ari diren Nerbioi ibaiko Laudioko herriguneko zatiko obrak. Lan horien helburua da uholdeak ekiditea eta 4,7 milioi euroko inbertsioa dute atzetik.

Xedearekin adostasuna erakutsi arren, obrak gauzatzeko modua kritikatu du Eguzkik: "Modu zakarrean egiten ari dira, kontuan hartu gabe horrelako obra handi batzuen aurrean ingurumenean eragin daitezkeen kalteak. Ateratako bolumena 5.500 kamioi baino gehiagoren baliokidea izango da".

Horrela, taldeak azpimarratu du ura kutsatzen ari dela: "Ez da bakarrik obretan dagoen zatia, baizik eta ibaia uretan behera zer baldintzatan geratzen den, egiten ari diren harri-indusketatik eratorritako solido esekien kopurua dela eta".

Talde ekologistak aldarrikatu du badaudela proiektua egiteko beste bide batzuk: "Ibilgua ez okupatzeko bitartekoak daude. Jabari publiko hidraulikoaren gaineko afekzioa oso larria eta justifikaezina da. Obra bera egin daiteke, inguruneari neurri horretan eragin gabe".

Azkenik, obrak horrela egiteko arrazoia hauteskunde interesak direla iradoki dute: "Ziur lanak egiteko presak zerikusi handia duela hauteskundeak gertu izatearekin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide