Sugarrak klubeko haurren taldeko mutilek hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan. Izan ere, larunbatean Arabako Final Four-a jokatuko dute Granja Kiroldegian. 18:00etan izango da norgehiagoka Araberriren aurka.
Oscar Muñoz Joko eta Nora Aldekoa dira taldeko entrenatzaileak eta marka onenarekin helduko dira larunbateko hitzordura, ligaxkako partida guztiak irabazi baitituzte. Partida irabaziz gero, igandean izango da finala Laudion 18:00etan.
Asteburuko txapelketan Arabako ligako lau talderik onenak arituko dira nor baino nor eta irabazleak Zumarragan lehiatuko diren Euskadiko Jokoetan parte hartuko du. Han Gipuzkoako eta Bizkaiko garaileekin jokatuko dute.
Sugarrakeko neskak finalaren atarian
Sugarrak klubeko haur kategoriako neskek, ordea, pasa den asteburuan neurtu zituzten indarrak Arabako Final Four-ean eta, tamalez, puntu bakarragatik galdu zuten finalerdietan.