Goizean umeentzako ekintzak izan ziren nagusi. Eguerdian, aldiz, bi omenaldi egin zituzten. 1993. urtean jaiotako ikasle ohiak omendu zituzten lehenbizi, aurten 30 urte betetzen dituztelako. Ondoren, Juan Mari Ugalde Etxabe atezain ohia oroitu zuten, iragan martxoan zendu baitzen.
Baina herri bazkaria izan zen ekintzarik jendetsuena. 300 lagunetik gora bildu dira zentroko frontoian eginiko otorduan. Ondoren, arratsaldera arte luzatu zen giroa, bingo eta erromeriarekin.