Laudioko Granja kiroldegiak saskibaloiko lauko final berria hartuko du asteburu honetan eta Sugarrak klubeko kadete mailako kirolariek euren esku izango dute txapelketa irabaztea.
Izan ere, larunbatean 18:00etan Urkide A taldearekin neurtuko dituzte indarrak eta, irabaziz gero, finala jokatuko dute igandean bertan ordu berean. Beste finalerdian San Prudencio eta Mendelakua arituko dira nor baino nor.
Arabako kadete kategoriako eskola txapelketa izango da jokoan eta Sugarrakeko kirolariek prozesu luzea bete behar izan dute lauko finalean egoteko. Hain zuzen, lehenik eta behin ligaxka jokatu dute eta bigarren sailkatu dira A multzoan, hau da, txapelketa irabazteko aukera ematen duen horretan.
Klubeko presidenteak uste du irabazteko parada badutela, talde guztiekin jokatu baitute eta guztiei irabazi diete behin gutxienez.