Elektronika bibolin eta akordeoiarekin nahasten ditu taldeak, eta orain artekoa baino "soinu osatuagoa" plazaratuko du larunbateko emanaldian, taldeko kidea den Manexek aurreratu digunez. Bere hitzetan, uda hau izango da taldea zuzenean ikusteko azken aukeretako bat, mugarik gabeko etenaldia egingo baitute ondoren.