Lamuza Ikastetxeko jolasgunea inklusibo bilakatuko duta urte amaierarako. Hala aurreikusi du Laudioko Udalak. Tokiko erakundeak 87.120 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren 'Udalpatiolaguntza' izeneko deialdiaren barruan, eta diru hori baliatuko du Lamuzako zuzendaritzak eta guraso elkarteak aspalditik eskatzen duten obra hori egikaritzeko. Tokiko erakundeak, bere aldetik, 150.000 euroko partida erreserbatuko du zeregin horretarako.
Ikastetxean eginiko prozesu parte-hartzaile baten bidez sortu zen patio inklusiboaren eskaria. Jolaserako “espazioak eta uneak” sortu nahi izan dituzte horrela, “ikastetxeko haur guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ditzaten, ikuspegi inklusibo eta hezkidetzailetik”.
Hala azaldu du Aitor Fernandez de Pinedok. Hezkuntza Zinegotziaren aburuz, espazioen banaketak eta erabilerak eta hezkuntza-ingurunearen antolaketak “zeresan garrantzitsua” dute “gizarte-balioen eta -arauen transmisioan”.
Horretarako, berdegune bat atonduko dute egungo patioan, eta rokodromo bat ere sartuko dute, “espazioa toki inklusibo bihurtuko duten beste elementu batzuekin batera”.