EGITARAU OSOA

Dupla, Lukiek, Akerbeltz eta DJ Masa arituko dira Ugarteko jaietan, besteak beste

Txabi Alvarado Bañares 2023ko uzt. 6a, 15:33

DJ Masa arduratuko da larunbat gaua ixteaz. / Aiaraldea.eus

Aurten egun bat gehiago iraungo dute auzoko jaiek, ostiraletik astelehenera luzatuko baitira.

Indartsu datoz Ugarteko Jaiak. Uztailaren 28tik 31ra izango dira Laudioko auzo horretako festak; hau da, aurreko urteetan baino egun bat gehiago iraungo dute, ostiraletik astelehenera arte luzatuz.

Lehen begiratuan, kontzertu eskaintza da arreta gehien deitzen duen puntuetako bat. Izan ere, Euskal Herriko bi talde ezagunek joko dute: Lukiek eta Dupla. Horrez gain, erromeriak egongo dira ostiral zein larunbatean, eta DJak ostean, gaua goizeko ordu txikietara arte luzatzeko. Antolatzaileek azaldu dute euskal musikari presentzia ematea izan dela irizpide nagusia emanaldiak lotzerako orduan, eta horretatik egin dutela aipatutako taldeen aldeko hautua. 

Baina giroa ez da gauera mugatuko, eguneko eskaintza ere oparoa izango dela aurreratu dute jai batzordeko kideek. Aurreko urteetako jarduerak mantendu dituzte, baina tartea hartu dute baita berrikuntza batzuk txertatzeko. Astelehenean, adibidez, auzoa ezagutzeko txangoa egingo dute goizean.  

Basoa espazioa bidelagun

Ugarteko plazan egingo dira ekintza gehienak, baina auzoko beste espazio batzuetara ere zabalduko dute jai giroa. Basoa izango da horietako bat. Bertan egingo dituzte haurrentzako ekintza gehienak. “Proiektu potentea da Basoa espazioa, eta gune hori ezagutzera emateko baliatu nahi dugu aukera”, azaldu dute. 

Egungo batzordeak 2018.urtetik darama jaiak antolatzen, eta nahiko trebatuak daude dagoeneko, azaldu dutenez. “Lehen urtea oso kaotikoa izan zen”, aitortu dute taldeko kideek, “azken urte hauetan ere azken unean metatu da lan garrantzitsuena, baina gauzak erraztu dizkigu aurreko urteetako esperientziak. Udalarekin tramiteak burutzean lortutako ezagutzek edo beste elkarteekin eginiko kontaktuek asko arindu digute jaien prestaketa prozesua”.

Gainera, belaunaldi aldaketa bermatuta dutela dirudi, gazteak baitira batzordea osatzen duten pertsona gehienak.

EGITARAU OSOA

UZTAILAK 28, OSTIRALA

16:30 // Benjamin mailakoen futbito txapelketa

17:00 // Umeentzako ipuin kontalaria SORGINLARREN taldearen eskutik

17:30 // Alebin mailakoen futbito txapelketa 

18:00 // Pintxo-pote karaokea Gorbea tabernan

18:30 // Infantil mailakoen futbito txapelketa

19:30 // Jai hasierako txupinazo iragarlea. 

20:00 // Talo tailerra, txistorra eta urdai jana txosnagunean AUZOLAN taldeak antolatua.

20:00 // Kadete mailakoen futbito txapelketa finala.

21:15 // Zumba Izaskun del Cerroren eskutik.

23:00 // Kontzertuak:
LUKIEK 
AKERBELTZ 
HBN

UZTAILAK 29, LARUNBATA

09:00 // Baserritar eta artisau azoka txosnagunean

11:00etatik 13:30ak arte umeentzako gunea puzgarri, ohe elastikoa, txotxongilo eta jolasekin Basoa espazioan KIRIKINO taldearen eskutik

12:00 // Kalejira AGRUPACIÓN MUSICAL SAN ROKE taldearen eskutik.

13:00 // Poteoa ARLOTEEN eskutik.

15:00 // San Inazio bazkari herritarra txosnagunean (ticketak Ugarteko tabernetan salgai).
Jarraian, Igel txapelketa eta Futbolin txapelketa. 

16:00 // Mus azkar txapelketa Gorbea tabernan 
(*izen ematea 15:00ak arte tabernan bertan)

17:30 // Senior mailakoen futbito txapelketako 3. eta 4. postua.

18:00 // Buruhandiak GALTZAGORRI taldearen eskutik.

18:30 // Jubenil mailakoen futbito txapelketa finala.

19:30 // Senior mailakoen futbito txapelketa finala.
Jarraian, futbito txapelketako sari banaketa.

21:00 // Sardina jana txosnagunean AUZOLAN taldeak antolatua.

23:30 // Kontzertuak:
DUPLA
BIDEAN ERROMERIA
DJ MASA

UZTAILAK 30, IGANDEA

09:00etatik herriko plazatik hasita kalejira LANKAIETAKO LAGUNAK taldearen eskutik Ugarteraino.

11:30 // Umeentzako Koloreak Bizi ikuskizuna txosnagunean

12:00etatik aurrera Pulpeiro-a

13:00 // Tortila txapelketaren aurkezpena txosnagunean. (*Izen ematea 12:30etan) 
Jarraian, tortila txapelketaren sari banaketa.

13:30 // Poteoa ARETAKO TXISTULARIEN eskutik. 

14:30 // Sukalki herrikoia Gorbea tabernan 
(*errazioak tabernan bertan salgai)

16:00 // Tute txapelketa Ugarte tabernan

UZTAILAK 31, ASTELEHENA UMEAREN EGUNA

11:30 // Ugarte ezagutuz, ibilaldi gidatua txosnagunetik hasita

12:00 // Meza San Inazio Elizan
Jarraian Txori txiolarien lehiaketa 

17:00 // Itu txapelketa Gorbea tabernan 
(*izen ematea 16:00ak arte tabernan bertan)

17:30etatik 20:00ak arte umeentzako gunea Kalaka egurrezko jolasak, eskalada jolasak eta ur jolasekin Basoa espazioan KIRIKINO taldearen eskutik  

19:30 // Lokotx bilketa txapelketa txosnagunean (*izen ematea txosnan 19:00ak arte).
Jarraian, txinga txapelketa 

22:00 // JAI AMAIERA TRAKA 

UZTAILAK 1, ASTEARTEA

Barraketan prezio murriztua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide