Ekuatorera iritsi dira Aretako Jaiak, eta urtero bezala herri bazkarian elkartu ziren bizilagunak, kamiseta gorriak jantzita. Aurten gainera, tokiko baserritarren produktuak baliatu dituzte bazkaria prestatzeko, Jai Batzordearen hitzetan "tokiko lehen sektorea indartzeko" asmoz. Jon Lekanda eta Oleta baserriaren produktuekin prestatu zuten bazkaria atzo, eta jaietako gainerako otorduetan ere filosofia berdina mantentzen saiatu dira.
Herri bazkaria ez zen izan, ordea, atzoko ekintza bakarra. Herri-kirolekin hasi zuten eguna eta arratsaldean pilota partida jaialdia egon zen Aretako frontoian. Bertan izan zen Arkaitz eskuza pilotari aretarra, besteak beste.
Dantza plazak dozenaka lagun elkartu dituen txosnagunean. Iluntzean Belgorri talde amurrioarrak hartu zuen musikaren lekukoa. Gazteek euren bigarren kontzertua eskaini zuten lagun eta senideen berotasunean.