Larunbat gaueko jende uholdearen ostean, giro lasaiagoa nagusitu zen atzo Ugarteko jaietan, bizilagunen artekoa. Gastronomiak protagonismo nabarmena izan zuen, pulpeiroarekin, tortilla txapelketarekin, sukalki herrikoiarekin eta odoloste janarekin.
Iluntzean, aldiz, musikak ere izan zuen bere tokia. San Roke musika elkarteak kontzertua eskaini zuen elizan, eta Itxarkundiako kideek dantza plaza osatu zuten. Ondoren, Baisalaren txanda iritsi zen. Talde horren 'bailableekin' agurtu zuten eguna.
Gaur amaituko dira Ugarteko jaiak. Hemen ikusi daiteke eguneko egitaraua.
Argazkiak: Txema Sallen