Txosnagunean egin da Gaztetxeko bazkaria, bigarren urtez jarraian. Gune autogestionatu horretan egin ohi zen otordua, Lamuza parkean, baina iaz hustu zen espazioa, eta horregatik aldatu zuten ekintzaren kokalekua. Gaztetxearen berrirekieraren aldeko aldarria presente egon da bazkarian zehar, 'Ireki behingoz Gaztetxea' idatzita zuen pankarta baten bidez.
Menuak, aldiz, ez du aldaketarik izan. Azken urteetan bezala, paella zerbitzatu dute Gazte Asanbladako kideek. Ehunka lagun bildu dira otorduan, eta jolasekin girotu dute bazkalostea.