Jalgi kuadrilla sortu berria indartsu estreinatu da Laudioko Jaietan. Taldeko kideek 'Laudio Konkis' proba antolatu zuten asteazkenean Lamuza parkean, eta arrakasta nabarmena izan zuen ekimenak. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 pertsona inguru aritu ziren probetan parte hartzen; eta beste 300 inguru ikusle moduan.
Hainbat jolas egin behar izan zituzten parte hartzaileek, El Conquistador del fin del mundo telebista programa ospetsua imitatuz.
Jalgiko kideak pozik azaldu dira ekimenaren lehen edizioak izandako harrerarekin. Aitortu dutenez, "gauza asko" hobetu behar dituzte. Izan ere, datozen urteetan ere mantendu nahi dute ekimena.
Argazkiak: Jalgi kuadrilla