KOLOKAN KUADRILLA

"Instagram kontuek presentzia handia hartu dute aurtengo jaietan"

Txabi Alvarado Bañares 2023ko abu. 21a, 11:59

Kolokan kuadrillako kideak, txupinazoan ateratako argazki batean. / Kolokan

KOLOKAN kuadrillako kideak indartsu estreinatu dira Laudioko jaietan. Sare sozialak lanabes, jaietan grabatutako elkarrizketa bideo umoretsuak plazaratzeari ekin diote, besteak beste. Aurtengo sanrokeetarako dituzten asmoen inguruan mintzatu dira. 

Noiz eta nola sortu zenuten Kolokan kuadrilla?

Berez kuadrilako jantzia pasaden urtean egin zen pare bat kuadrillen artean, aurten beste hainbeste batu gara, guztira 41. Gehiengoa txikitatik ezagutzen gara Ikastolatik, izan ere, kurtso bakarreko aldea dugu.

Zer dela eta erabaki duzue Suziri Jai Batzordearen barruan sartzea?  

Gogoak genituen jaietan gehiago parte hartzeko nolabait, eta oso polita iruditzen zaigu kuadrillen giroa jaietan. Beraz, bertan egon nahi genuen.

Garrantzitsua da jaien antolakuntzan modu aktiboan parte hartzea? Zergatik?

Bai, uste dugu aurten ikusi dugula jaien atzean dagoen lana, ehuneko txiki batean bada ere, eta harritu gaitu. Guretzat diren jaiak bizi nahi baditugu, garrantzitsua da ahal den neurrian ekarpenak egitea.

“Uste dugu aurten ikusi dugula jaien atzean dagoen lana, ehuneko txiki batean bada ere, eta harritu gaitu”

Laudion hainbat urtez ez da kuadrilla berririk sortu, baina orain hainbat kuadrilla eratu zarete. Zergatik izan dela uste duzue?

Batetik, argi dago bi urtez COVIDaren ondorioz jaiak bizi ez izanak eragina duela. Azken finean, pasaden urtean gutako batzuen azken jaiak 15 urterekin bizi izan genituenak izan ziren. Horretaz gain, esango genuke kutsatzen den zerbait bezala izan dela kuadrilla berriak sortzeko grin hori.

Belaunaldi gazteak sartu zarete jaien antolakuntzan. Ezberdintasunak sumatzen dituzuen zuek sustatu nahi duzuen jai ereduaren eta orain arte egon denaren artean? 

Belaunaldi desberdinen artean beti egongo dira aldatu nahi diren gauzak eta hau zenbait elkarrizketetan ikusi izan da. Hala ere, askok ez dugu aurre-esperientziarik ezta eredurik ere. Beraz, aurten ikusi eta ikastea egokitu zaigu.

“Kutsatzen den zerbaiten modukoa izan da kuadrilla berriak sortzeko grina”

Kuadrilla moduan biziko dituzuen lehen jaiak izango dira hauek. Zer espero duzue aurtengo sanrokeetatik?

Batez ere, gure artean giro polita egotea eta ondo pasatzea. Bestalde, guk antolatu dugun ekintza ‘Jai Selfi’ da. EITBko saio baten inspiratuta dago, baina esan beharra dago apur bat deformatu dugula. Objektu eta egoera desberdinak erabiliz argazkiak egitea da abiapuntua. Instagramak ere erabiliko ditugu horretarako, aurtengo jaietan presentzia handia izan dutela ikusita.

Horri lotuta, bideo laburrak ekoizteari ere ekin diozue zuen kuadrillaren Instagram kontuan.

Azkenaldian hainbat Instagram kontu hasi dira elkarrizketa motzak igotzen, eta barre asko bota ditugu holakoekin. Euskaldunetatik @barratik_kalera da ezaguna. Gurea pare bat txisteetatik hasi da, besterik gabe. Jaien hasieran erabaki genuen ekintza gehigarri bezala guk ere igoko genituela bideoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide