40 urte bete dira uholdeek Laudio txikitu zutela, ezbehar hark 6 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen herrian. Kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, herria berreraiki behar izateraino.
Hildakoak, txikizioak, beldurra eta ezjakintasuna izan ziren nagusi 1983ko abuztuaren 26 eta 27an. Baina urak, eramandakoarekin batera, elkartasuna eta kidetasuna ere ekarri zituen herrira, oldeka ekarri ere.
1983ko tragediaren lekuko izan ziren eta garbiketa zein berreraikitze-lanetan parte hartu zuten hainbat herritarren testigantzak jaso, eta egun haietan laudion bizitakoaren bideo-irudiak eta argazkiak biltzen ditu dokumentalak.
Ordukoak gogoratu eta belaunaldi berrien memoria kolektiboa zaintzeko tresna izan nahi du lan honek.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide