40 urte bete dira Laudion eta eskualdean 1983. urtean egondako uholdeetatik. Atari berezi honetan bildu ditugu garai horretako argazkiak eta Aiaraldea Komunikabideak 2013. urtean ekoiztutako dokumentala.
Laudion 1983. urtean egondako uholdeei buruzko dokumentala plazaratu zuen Aiaraldea Komunikabideak duela 10 urte, gertakari horien 30. urteurrenaren testuinguruan. 40 urte bete diren honetan, filma berriro sareratu dugu.