Irailaren amaierara arte ez da argituko Glavista enpresako etorkizuna

Aitor Aspuru Saez 2023ko abu. 31a, 14:35

Gaur ere herritar ugari atera dira kalera salatzeko 240 familien egonkortasun ekonomikoa kolokan dagoela oraindik eta azaldu dute abuztuan albisteak egon direla, baina ez dakitela enpresa itxiko duten edo bere jarduerarekin jarraituko duen.

Pasa den astean deitutako kontzentrazioa bertan behera utzi ostean tenperatura altuengatik, gaur Laudioko Herriko plazan elkartu dira hainbat lagun salatzeko Guardian konpainiak blokeatu dituela Glavista enpresak bizirauteko dituen aukerak.

Izan ere, multinazionalak uko egin dio Glavistaren balizko erosleak nahi dituen lursailen salmenta ahalbidetzeari eta 240 familien lanpostuak airean daude oraindik. Abuztuan, gainera, ez dira berri asko egon.

Laster behargin batzuek espedientea utziko dute tarte batez, lantegian dauden lehengaiak eta produktuak ateratzeko eta saltzeko, horrela dirua biltzeko eta soldatak ordaintzeko asmoz, baina, muinean, egoera ez da argitu.

Irailaren amaieran agortuko da aldi baterako lan-erregulazio espedientea eta salmenta ez bada egikaritzen, enpresa desagerrarazteko eta beharginak kaleratzeko prozesua jarriko dute abian. Hala eta guztiz ere, prozedura azarora arte luzatu daiteke.

Bitartean, langileek mobilizazio eta bilera egutegia prestatzeari ekingo diote, irailean euren arazoak jendarteratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide