Irailaren 7an, 8an eta 9an Laudioko 28 saltokik kalera aterako dituzte beren udaberri-udako produktu beheratuak. Denda aurrean eskuragarri egongo dira moda jantziak, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, kirol arropa, kirol arropa... bai eta argazkigintza, tapizgintza zein lurringintza produktuak ere, besteak beste.
APILLek urtero antolatzen duen pagotxa merkatua da hau. Elkarteak jakinarazi duenaren arabera, euria eginez gero saldoak saltokien barruan egongo dira eskuragarri. Gainera, hiru egun hauetan pagotxen merkatuan parte hartuko duten dendetako batean erosten dutenek aukera bikoitza izango dute astelehenean abiatutako Ongi etorri udazkena kanpainaren zozketan.
Urriaren 20an 1.000 euroko erosketa-txartel bat zozkatuko du Laudioko Merkatarien Elkarteak. Bertan parte hartzeko herriko saltokiren batean egindako 10 eurotik gorako erosketen tiketak Laudio Berrikusi aplikazioan kargatu besterik ez da egin behar. Udako pagotxen merkatuan egindako erosketen tiketak ‘Zozketak’ ataleko ‘Pagotxen merkatua’ karpetan igo behar dira.
Hauek dira irailaren 7tik 9ra bitartean udako pagotxen merkatuan parte hartuko duten establezimenduak:
-
1971
-
BAZAR SAN JOSÉ
-
CALZADOS KARAM
-
CALZADOS ROIZ
-
CAN CAN
-
CHAROL
-
DISTIRA FOTÓGRAFOS
-
EZ&BAI
-
GOXOH
-
IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA
-
KOTOI LENCERÍA Y MODA INFANTIL
-
KUKUMA
-
LOS CHICOS
-
MIGOLA
-
MIMITOS
-
MODAS CHARITO
-
MOKKA
-
MONAI
-
NINA LIFE STYLING
-
OLYMPUS KIROL DENDA
-
PERFUMERÍA IRUSTA
-
SEVER CALZADOS
-
STILETTO
-
TAPICERÍA JUAN
-
TRECE13
-
TXIMELETA BOUTIQUE
-
UNAN JANTZI DENDA LEVI'S
-
ZAPATERÍA NOBUCK