Musikari aretarrak betidanik egin du poesia, baina iaz eman zuen idatzitakoa argitaratzeko urratsa, Amarante argitaletxeak bultzatuta. Modu horretan plazaratu zuen De espantapájaros y escarcha lana. Argitaletxe bera izan du bidelagun oraingoan ere, eta aitortu du bigarren liburu honekin "ziklo bat itxi" nahi duela. Horri buruz eta esku artean dituen beste sorkuntza bide eta proiektuen inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.