ZOZKETA

Iñigo Martinezen 'Una quimera de vida' liburuaren kopia bat zozkatuko du Aiaraldeak

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 12a, 07:00

Katalunian egindako aurkezpen baten irudia. / I. M. S.

Laudioko artistak kutsu autobiografikoa duen eleberria idatzi du eta aste honetan Bizkaiko hiru lokaletan aurkeztuko du. Aiaraldea Komunikabideak ale bat zozkatuko du irailaren 22an. Hemen klikatuta parte hartu daiteke zozketan.

Iñigo Martinez Sagastizabal sortzaile laudioarrak Una quimera de vida idatzi zuen 2020ko itxialdian eta aste honetan hiru aurkezpen izango ditu Bizkaian. Ostegunean Bilboko Karmelan (Santutxun) egingo du 19:00etan, hurrengo egunean La Kelo Gaztetxean ordu berean eta azkenik Xake espazioan (Bilbo Zaharrean) 17:30ean. Ekainean Laudion bertan egin zituen solasaldiak.

Liburua ez da autobiografia, baina egilearen bizipenak ditu oinarri. Zehazki, protagonista Bruno da, osteogenesis inperfektua -kristalezko hezurren gaitza- duen nerabea. 1995. urtean girotuta dago eta bere bizitzaren une erabakigarriak azaltzen ditu testuak.

Hain zuzen, eleberriak kontatzen du Brunoren borroka bere autonomia lortzeko eta bidean topatzen dituen oztopo,, kontraesanak eta ezusteak. Familiaren laguntza eta beldurrak, sentimendu berrien loraldia, muga zaharrak gainditzea edota bere lehen kontzertua.

Una quimera de vida aniztasun funtzionala duen gazte baten saminak eta ospitale egonaldiak deskribatzen ditu, jakina, baina baita itxaropenerako uneak eta sentsazio berriak ere. Izan ere, osteogenesis inperfektua beti presente badago ere, bizitza gozatzeko grina eta tokikotasunak ere pisu handia daukate eta irakurle askok erreferente ezagunak izango dituzte.

Liburu baten zozketa

Testua oraindik irakurri ez dutenek -Zuhaitza liburudendan salgai dago- aukera izango dute irailaren 22an eskuratzeko zozketa egingo baitu Aiaraldeak 15:00etan. Izena emateko tartea dago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide