Laudioko EAJk “pozez” hartu du EH Bildu eta Omniak osatutako Udal Gobernuak anbulatorio berriaren kokalekua dela eta hartutako erabakiaren berri. “EAJ-PNVtik pozten gara bai EH-Bilduk bai OMNIAk iragan legegintzaldian, Ander Añibarro jeltzalearen alkatetzapean, ireki zuten eztabaida hau gainditu dutelako”, adierazi dute jeltzaleek komunikabideei bidalitako
Egun oposizioan dagoen talde politikoko kideek nabarmendu dute eurak alkatetzan zeudenean garatu zela proiektua, “Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera”. Nabarmendu dute zentro berriak “hobekuntza handia” ekarriko duela “egun Laudion ematen diren osasun-zerbitzuei dagokienez, gaur egun Galdakaora edo beste udalerri batzuetara kontsulta espezializatuak egiteko egin behar diren joan-etorriak saihestuz”. Horri lotuta, kokalekua gune “erabat irisgarrian” dagoela defendatu dute.