3.200 euro eskuratu zituen Hardcore Hits Cancer egitasmoak larunbatean egindako kontzertuan

Erredakzioa 2023ko ira. 19a, 08:00

Hardcore Hits Cancer egitasmoak kontzertua antolatu zuen larunbatean Laudion, tokiko herritarren eta negozioen laguntzari esker. Memento Mori, Sanngre, Negra Calavera, 3 From Hell eta Ultimatum taldeek jo zuten. Malestar bandak ezin izan zion konpromisoari eutsi bere kide batek lesioa izan ondoren. Sarreren eta kamiseten salmentarekin 3.200 euro batu zituen iniziatibak AFANOC elkarteari emateko.

AFANOCek bitarteko urriko familiei babesa ematen die Katalunian euren seme-alabek minbiziaren tratamendua jasotzen duten bitartean -garraioa edo egonaldiak ordainduta Bartzelonan, non tratamenduak eskaintzen dituzten-.

Argazkiak: Hardcore Hits Cancer

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide