Glavista enpresako beharginek jarraitzen dute mobilizazioekin, Guardianek itxaropenerako tarterik uzten ez duen arren.
Irailean ostegunero biltzen ari dira Herriko plazan eta gaur adierazi dute Estatu Batuetako multinazionalak uko egin diola bitartekariekin hitz egiteari, egungo blokeoa gainditzeko.
Hori dela eta, astelehenean Tuterara joko dute hango Guardian taldeko lantegian salatzeko euren egoera.
Halaber, pasa den astean elkartu zen langile batzordea eta konkurtsoko-administraria. Beharginek eskatu zioten makinen salmenta ez abiatzea prozesu osoa bukatu arte, hau da, enpresa ixteko enplegu espedientea burutu arte.